Noticias

Un total de 22 enmiendas por 2 millones para colocar a las personas antes que las infraestructuras

Centradas en situaciones de emergencia social, el empleo y lucha contra la exclusión

 

   Sozialistek esan dute, gizarte larrialdietako egoerei aurre egin eta langabezia eta bazterketaren aurkako lana hobetzeko egin dituztela zuzenketa horiek. PIlar Rios ordezkaria: "Ez dugu ulertzen zelan EAJk ez duen euro bakar bat ere ezarri lan sustapenerako, ezta gizarte larrialdiko egoeretan daudenentzako partida ez handitzea ere".

   2 milioi euroko zuzenketak aurkeztu dituzte sozialistek. "Maiatzaren 2an 2012ko aurrekontuen likidazioa egin genuen eta milioi bat euroko soberakina dugu udaletik hartu beharko genituzkeen neurriak hartzeko", gaineratu du Riosek. Pertsonei laguntzera zuzendutako zuzenketak direla diote sozialistek, " presarik ez duten azpiegitura eta ekipamendu, parke eta lorategi gastuetan murriztuz". Alkatetzak aukeratu dezakeen lanpostua kentzea ere proposatzen dute.

   Emergentzia sozialerako diru-atala %0,5 handitzea proposatzen dute (144.440 euro) etxe kaleratzeei eta gizarte bazterketari aurre egiteko plana sortuz. Lana eta formazioa bultzatzeko planera 200.000 euro bideratu beharko liratekeela gaineratu dute. Udalaren etxebizitzak egokitu beharko liratekeela dio PSE-EEk larrialdi egoeran dauden hainbat herritarrei laguntzeko.

   Lan arloan, batetik, Durangoko langabetuak kontratatzeko lagutza zuzenak eman gura dituzte. Bestetik, Formazio Okupazionala zabaltzea gura dute langabetuak birziklatu ahal izateko. EAJk martxoaren 1ean eman zuen zirriborroa; oraindik ez da bilkuran landu.


Este sitio utiliza cookies para mejorar la experiencia en este web. puedes configurar tu navegador para rechazar estas cookies. Puedes consultar nuestra Política de Política de Privacidad y Cookies . Acepto