Noticias
Exigimos al Gobierno Urkullu que retire los expedientes contra los trabajadores de Osakidetza en las urgencias de Durango
Los responsables del PNV desprecian a los ayuntamientos y a los profesionales de la salud
Pilar Rios zinegotzi sozialistak azaldu duenez, EAJk Osakidetzan dituen ordezkariek eskualdeko udalek eta larrialdietako langileek egin dizkieten eskaerak ez dituzte aintzat hartu: "Eusko Jaurlaritzak eskualdeko udalen aldarrikapenei eta osasungintzako langileen eskaerei ez diete kasurik egin". Larrialdietarako erizain bat eta anbulantzia medikalizatu baten beharra azpimarratzen dute. Sozialistek gogoratu dutenez, eskualdeko Lan Osasuneko Batzordeak langileak ordezkatuz parlamentuan egindako agerraldian bizi duten egoera "larria" azaldu zuen. Gainera, Osakidetzako zuzendari orokorraren bidez langile batzuei espedienteak zabaldu izana salatu zuen. Helburua osasungintzako langileak ikertzea dela diote ustez plazaratu dituzten adierazpenengatik.


