Noticias
Promoción del empleo en Durangaldea
Ayudas a la contratación
2015. ekitaldian enplegua sustatzeko
ekintzak garatzeko Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak egindako 3. deialdian,
Durangoko eta Elorrioko udalek (azken hori Abadiño,
Atxondo, Berriz, Garai, Iurreta, Izurtza, Mañaria eta Zaldibarko udalen
izenean) diru-laguntza ekonomikoak jaso zituzten, enplegua sustatzeko ekintzak
abiarazte eta gauzatze aldera.
Durangoko
Udalaren kasuan, Lanbidek emandako diru-laguntza 177.000 eurokoa da. Diru hori,
merkatu arrunteko enpresek langabezian dauden eta Lanbiden enplegu-eskatzaile
gisa izena eman duten pertsonak kontratatzea errazteko erabiliko da. Enpresek
diru-laguntza jasotzeko, nahitaezkoa da kontratatutako pertsona Durangon
erroldatuta egotea, enpresak egoitza Bizkaiko beste herri batean izan arren.
Guztira,
34 diru-laguntza emango dira: horietatik 25, gehienez 6.000 eurokoak eta 6
hilabetetik gorako kontratuetarako izango dira; gainerako 9ak, gehienez 3.000
eurokoak eta 3 hilabeteko kontratuetarako izango dira.
Elorrioko Udalak, berriz, gainerako herri guztien
ordezkaria den heinean, 158.091,52 euroko diru-laguntza jasoko du, Urkiola
Landa Garapenaren bitartez honako hauek kontratatzeko:
-
2 langile Durangaldeko basoen eta bideen
garbiketarako, mantentze-lanetarako eta egokitzapenerako.
-
5 langile espazio publikoen eta kaleko altzarien
mantentze-lanetarako.
-
2 langile Agente Zibikoen Kidegoa osatzeko.
-
Langile bat eskualdeko Turismo Plana eguneratzeko eta
dinamizatzeko, eta Elorrioko bisita turistiko gidatuen programa antolatzeko.
-
Langile bat eskualdeko proiektu agroekologikoa eta
gastronomikoa gauzatzeko, nekazaritzako eta abeltzaintzako produktuak ekoizte
eta sustatze aldera.
-
Langile bat Erantzukizun Sozial Korporatiboaren aldeko
apustua egiten duen enpresen sarea aztertzeko, sozioekonomikoki balioesteko eta
sustatzeko.
Horrez gain, beste 5 diru-laguntza deialdi egin
dituzte plan horretako 9 udalerrietako batean erroldatutako
enplegu-eskatzaileak kontratatzeko. Diru-laguntzaren zenbatekoak honako muga
hauek ditu:
ü 1. mota.- Gehienez,
3.000 €-ko diru-laguntza, lanaldi osoz eta gutxienez 3 hilabetez kontratatzeko
(kontratazio bat).
ü 2. mota.-
Gehienez, 6.000 €-ko diru-laguntza, lanaldi osoz 6 hilabetetik gora
kontratatzeko (4 kontratazio).
Durangoko eta Elorrioko udalek eskualdean enplegua
sustatzeko ekintzak "Durangaldea prestatuz" foroan aztertu eta balioztatu
ziren. Honako hauek izan ziren foro horretako parte-hartzaileak:
- Eskualdeko eta Durangoko Merinaldearen
Amankomunazgoko udalak.
- Iurretako Institutua eta Maristak ikastetxea.
- Dendak Bai eta Durangaldeko Enpresa Elkartea.
- Sartu-Zabaltzen.
- Lantegi Batuak.
- IK4-Azterlan.
- Durangaldeko Lehiakortasunerako Poloa.
- EHNE.
- Lanbideren Iurretako egoitza.
Foro horretan onartu eta ezarri ziren eskabideak
baloratzeko irizpideak. Horien arabera, puntuazio handiena honako kontratu
hauek jasoko dute:
-
5 langiletik beherako enpresen kontratuek.
-
Durangaldeko
ikastegiek eskaintzen dituzten ikasketak eskatzen dituztenek, hala nola
Hasierako Lanbide Prestakuntzarako Programak, Erdi Mailako ikasketak edo Goi
Mailak ikasketak.
- Iraupen mugagabekoek.
- Durangaldeko Enplegu Planean lehenetsitako
jardueretarako kontratuek; esaterako, industria eta sortze bidean diren sektore
osagarriak, edo garapen-aukera handia dutenak (nekazaritza ekologikoa, enplegu
berdea, turismoa, pertsonen arreta, IKTak, etab.).
Durangoko Udalaren
kasuan, kontuan hartuta bertako enpresen sarea, lehentasuna eman zaio
zerbitzuen sektoreari; batez ere, merkataritzari eta ostalaritzari. Era berean,
enplegagarritasun txikiena duten kolektiboak lehenetsi dira.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren
deialdiaren barruan enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako kontratazioa
egiteko Abadiño, Atxondo, Berriz, Elorrio, Garai, Iurreta, Izurtza, Mañaria eta
Zaldibarko udalei dagozkien oinarri arautzaileak eta deialdia 2015eko irailaren
24ko BAOn argitaratu ziren.
Oinarri horiei jarraiki, eskabideak eta
dokumentazio osagarria aurkezteko epea 2015eko azaroaren 27an amaituko da.
Bestalde, Durangoko Udalaren
diru-laguntzen oinarri arautzaileak datorren astean argitaratuko dira.
Orduantxe zabalduko da plantilla handitu nahi duten enpresek durangarrak
kontratatzeko epea.


